GURE GIZA TALDEAREN BALIOA ZURE PRODUKTUEN KALITATEAN ISLATZEN DA
Ezagutu gaitzazuEnpresa
Galdaragintza industriala Gipuzkoa
COWIS-URGAIN Lazkaon, Gipuzkoan, kokatutako enpresa bat da, 1999-an sortutakoa, metalezko eraikinetan espezializaturik, ekoizle industrialei zerbitzu zabal bat eskeintzen diena, ez bakarrik Eukal Herrian eta Espainiako iparraldean, baizik eta nazio mailan baita nazioartekoan ere. Gure experietzia zabalak eta taldearen hezkuntzak bermatzen gaitu.
Beste batzuen artean, energia berriztagarrietan (eoliko, fotovoltaiko…), trenbide, garabi, eraikuntza eta kapital ondasunen arloetan punta-puntako enpresekin elkarlanean gabiltza, bezeroari pieza guztiz bukatuta, mekanizatuta, tratamentu termiko edo superfizialduna eskeitzen diogu nahi izanez gero.
Teknologia berri eta azken belaunaldiko ekipoetan inbertsio iraunkorraren aldeko apostua egin dugu. Honela, prest gaude gure bezeroen beharrei aurre egiteko modu eraginkor, azkar eta kalitatezkoarekin. Zelula robotizatu aurrerakoiak ditugu gure produktibitate, malgutasun eta kalitatea optimizatzeko.
Kualifikazio altuko lan talde bat osatzen dugu, tekniko eta espezialistekin konplexutasun handiko projektuak Aurrera eraman ahal izateko. Balio erantsizko produktoekin egiten dugu lan gehien bat altzairu, altzairu herdoilgaitz eta aluminioarekin lan eginez.
Zerbitzuak
Abangoardiako teknologiaren inbertsio iraunkorraren aldeko gure apostuaz, esperientzia eta prestakuntza zabala duen talde teknikoarekin konbinaturik, galdaragintza eta metalezko eraikuntza zerbitzuen aukera zabala eskaintzeko ahalbidetzen gaitu, 2500 m2-ko pabilioian.
Roboten soldadura gure produkzio prozesuaren zati integral bat da, gure bezeroentzako onura handiak dituena. Batez ere serie erdi eta luzeetan komenigarria da ekoizpen abiadura nabarmen handitzen baita, soldadura kalitate homogeneoa lortuaz eta gure bezeroentzat kostuak murriztuaz.
Azken aurrerapen teknologikoak lortzera bideratutako etengabeko inbertsio nahia dugu. Gaur egun, gure baliabide produktiboen artean, 5 ardatzetako 10 metroko OERLIKON CNC robot bat eta, bi tandem lan mahaidun, 3 metroko 3 ardatzetako MOTOFIL robot bat ditugu.
COWIS-URGAIN enpresan gure langileek prestakuntza espezifikoa dute gure makinen erabileran, proiektu bakoitzean emaitza onenak lortzeko helburuarekin.
MIG / MAG eta TIG soldadura funtsezkoak dira eraikuntzak mekanosoldatuak ekoizteko. COWIS-URGAINek oso kualifikatutako langileria dauka gure produktu guztietan kalitate guztiz fidagarria ziurtatzeko.
Merkatu zorrotz honetan, gure soldadoreak prozedura eta material desberdinetan homologatuta daude bezeroen eskakizunak bermatzeko, bai kalitateari dagokionez, baita entrega epeei dagokionez ere.
- 8 ardatzeko AMADA-SCHIAVI CNC, 4 metrora artekoa eta 4 ardatzeko DURMA CNC, 3 metrora arteko bi tolesteko prentsa.
- AMADA-SCHIAVI zizaila CNCarekin 3 metrora artekoa.
- SAHINLER eta AKBENA hodiak kurbatzeko makinak.
- STILCRAM xafla kurbatzeko makina.
- PILOUS banda zerrak.
- IBARMIA eta SORALUCE zulagailuak
- ENERPAC 350 Tn prentsa hidraulikoa 3200 x 2000 mm lan mahaiarekin
- MECAMAQ 80Tn prentsa hidraulikoa
- GEKA punzonatzeko makina
- CBS roskak egiteko makina
- Margotzeko kabina
- MIG / MAG eta TIG soldadura makinak
Lanak
SEKTORE EZBERDINENTZAT ERABATEKO SOLUZIOAK ESKEINTZEN DITUGU
Gure jardueraren zati handi bat sektore askotariko eta zorrotzenentzako piezak fabrikatzeko zerbitzu estrategiko eta berritzaileak eskaintzera bideratuta dago, baita bezeroei irtenbide osoak eskaintzeko kanpoko produkzio bideak kudeatzeraino ere.
KALITATE POLITIKA
COWIS-URGAINen politika da gure bezero eta alde interesatuen aurreikuspen eta beharrak asetzea, gure produktu eta zerbitzuen kalitatea bermatzea, legezko eta arauzko baldintzak betetzea, baita erakunde osoaren etengabeko hobekuntza ere.
Kalitatearen aldeko apustua egiten dugu Enpresen Kudeaketa egoki baten elementu determinatzaile gisa, beharrezko lehiakortasun maila lortzera eramango gaituena Enpresaren Errentagarritasuna bermatzeko.
Giza baliabide eta material egokiak ditugu, ematen ditugun zerbitzu eta beharrezkoak diren teknologiarekin eta kalitate mailekin bateragarriak.
Kalitate Sistema dokumentatu eta ezarri dugu ISO 9001 arauaren eskakizunen arabera, Etengabeko Hobekuntzara bideratua eta COWIS-URGAIN osatzen dugun pertsona guztiek ezagutzen, ulertzen eta aplikatzen duguna.
COWIS-URGAINEK eskuragarri dagoen Kalitate Politika ezarri du. Nahi izanez gero, helbide honetan eska dezakezu: info@cowis-urgain.com
KONTAKTUA
GUTAZ GEHIAGO EZAGUTU NAHI DUZU?
BETE ONDORENGO FORMULARIOA ETA HARREMANETAN JARRIKO GARA
HELBIDEA:
ZUBIERREKA POLIGONOA, Nº22
20210 LAZKAO (GIPUZKOA)
Tel: 943 160 165
Posta elektronikoa: info@cowis-urgain.com